Gaur egun, mundu osoan zehar 7.000 hizkuntz inguru daude, hizkuntza kopurua handia izan ere haiek zaintzea beharrezko da, horren ondorioz, oso hizkuntza gutxi daude egoera onean. Hala ere, hizkuntzak oso sakabanatuak daude munduan zehar. Europako hizkuntzei dagokienez, 200 hizkuntz baino gehiago mintzatu egiten dira, munduko %3a. Alabaina, Amerikan 1000 hizkuntz gutxi gora behera hitz egiten dira, munduko %15a. Afrikan, 2000 hizkuntz hitz egiten dira eta Asian ere. Honako kontinente hauek, munduko %32 hizkuntza kopurua osatzen dute. Ozeanian aldiz, 20 hizkuntz inguru daude. Munduan zehar gehien hitz egiten diren hizkuntzak, hauek dira: Txinatarra (1.200 milioi hiztun), Gaztelania (405 milioi hiztun), Ingelesa (360 milioi hiztun), Hindi (310 milioi hiztun), Arabiarra (50 milioi hiztun inguru)... Izan ere, oso hiztun gutxi duten hizkuntzak daude. Gutxien hitz egiten diren hizkuntzak, hauek dira: Yahganera (1 hiztun), Kaixanera (1 hiztun), Oneidera (2 hiztun), Sambera (2 hiztun), Ter Samiera (2 hiztun), Bonerifera (4 hiztun), Malekulera (5 hiztun), Kikshtera (7 hiztun), Dumiera (8 hiztun) eta Munseera (9 hiztun). Nahiz eta pentsatu hizkuntzak gaur egungo gauzak direla, urte askoko hizkuntzak daude. Munduan idatzita dauden hizkuntza zaharrenak, hauek dira: Hebreara (k.a II mendea), Farsiera (k.o X. mendea), Tamilera (k.o XIII. mendea), Islandiera (k.o XIV. mendea), Lituaniera (k.o 1503. urtea), Mazedoniera (k.o XVI. mendea) eta Euskara (1530. urtea).
Guztiok, galdetzen gara zenbat hizkuntza egongo diren iraganean. John H. Mcwhorteren arabera, momentu honetatik 100 urtera, munduan hizkuntza gutxiago egongo dira eta gehien hitz egingo den hizkuntza Ingelesa izango da. Argi dagoena da, hizkuntza asko desagertzen ari direla eta etorkizun batean bakarrik hizkuntza popularrak existituko direla, beraz, orain ditugun 7.000 hizkuntzak erabili eta aprobetxatu egin behar ditugu. |
Archivos
Diciembre 2018
Categorías |