DURANGOKO AZOKA 2018ko abenduaren 5ean, Bizarain Ikastetxeko ikasleria, Durangoko azokara joan zen. Bertan hainbat jarduera egin zituzten, hala nola, liburuak eta diskoak erosi, idazleekin argazkiak egin, erosleekin edo jarraitzaileekin entrebistak egin… Entrebistari dagokionez, Unai Mugika Rodriguezek , Eneko Arruabarrena Sanchezek eta Jeray Gonzalez Fernandezek hizketaldi ahaztezin batzuk egin zituzten. Izan ere, Bernando Atxaga idazle gipuzkoarrarekin elkarrizketa bat izateko aukera izan zuten. Hona hemen solasaldi guztiak: Gaurko eguna zer da, hau da, zer ospatzen da Durangoko azokaz gain?
Zer liburu edo disko erosiko dituzu? / Zer liburu edo disko erosi dituzu?
Gehien salduko den liburua zein izango dela uste duzu?
Ez zen oso erraza izan jendea elkarrizketatzea. Aldiz, egun bikaina izan zen eta gainera, Bernardo Atxaga idazlearekin elkarrizketa misteriotsu bat izateko aukera izan zuten. Honetaz bestalde, ETB1 telebista kanalean agertu ziren. Hau dela eta, datorren urtean errepikatzekotan daude. Hona hemen egunaren blog-a non elkarrizketak eta gauza interesgarriak agertzen dira: Ahozko euskal literatura: Noizbait norbaiten ahotik ateratako hitzezko sorkari eder bat entzunleek jaso eta oroimenean gorde duetena da ahozko euskal literatura. -1. TRADIZIZOZKOAK (Ahoz aho gugaino iritsi diren lanak, ez dakigunak nork sortutakoak diren): 1.1. KOPLAK: Lau lerroko ahapaldiak dira. -1.1.2. ESKEKO KOPLAK (Diru esker kantatzen diren koplak: 10 8 10 8/ 8 8 10 8) Adibideak: Santa Ageda - 1.1.3. DANTZARAKO KOPLAK (Erromeria giroan egiten da eta koplaren hasiera errepikatu egiten da). Adibidez: 1.2. BALADAK: XV. mendean aurkitu dira zaharrenak, eta liskarren inguruan istoriak kontatzen dira. Adibidez: "Bereterretxeren khantoria" Berterretxek" ohetik Neskatuari aphalti: —Abil eta so'gin ezan leiho hortarik. 2. Neskatuak berhala Ikhusi zian bezala, Ehun gizon bazerola bortha batetik bestila. 3. Berterretxek leihoti Jaun kuntiari eztiki: Ehün behi bazerola beren zezenareki. 4. Jaun kuntiak eztiki, Erraiten dero eztiki: —Berterretx, aigü gureki, ützüliren hiz segurki. 5. —Ama, indazüt athorra, Mentüraz sekulakoa! Bizi denak orhit düke Bazko-oilaurentia! 6. Ama horren lasterra Bostmendietan behera! Belhainak sortharik zela sarthü da Lakharri-Büstanobila. 7. —Bustanobi gaztia. Ene anaie maitia, Zütan hunik ez balinbada, juan da ene semia. 8. —Arreba, ago ixilik! Ez othoi egin nigarrik! Maulen dün ingoitik, ützüliren dün bizirik. 9. Andozeko ibarra, Ala zer ibar lüzia! Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza. 10. Ama horren lasterra, Jaun kuntiaren borthala!: —Ai, ei, eta jauna, nun düzie ene seme galanta? 11. —Bahiana semerik Berterretxez besterik? Ezpeldoi-altian dün hilik, abil, eraikan bizirik 12. Ezpeldoiko alhaba Margarita deitzen da, Berterretxen odoletarik bethe ümen dü ferreta. 13. Ezpeldoiko bükhata, Ala bukhata ederra! Berterretxen han ümen dü hirur dozena athorra. 1.3. KANTU LIRIKOAK (Ipar Euskal Herrian XVIII.mende aldera sortu ziren eta maitasuna edo amodioa dute gaitzat. Baita, metaforak asko erabiltzen dira). Adibideak: Xori erresinula Eperra Kaila kantuz 1.4. IPUINAK (Pertsonai batzuen barneko zein kanpoko gertakariak kontatzen dituen egilerik gabeko sorkuntza da tradiziozko ipuina; ahoz aho transmisioaren bidez, belaunaldiz belaunaldi herriaren oroimenean errotu dena eta hainbat bertsiotan herrikoi bihurtu dena). 1.4.1. Ipuin miresgarriak: Gauz miresgarriak agertzen dira. Adibideak: - Andere usoa eta bere orrazia. - Axeria. - Arboletan den errena da. Arboletan den ederrena da oihan beltzian pagua. Hitzak ederrak dituzu baina bertzetarako gogua. Jaun Zerukoak emango al-dizu niganako amodiua. Amodiua zein den zorua mundu guztiak badaki. Nik maiteño bat bakarra izan da beste batek eramanki. Ez nuke penik biziko balitz nerekin baino hobeki. Izar eder bat ateratzen da Santiyo goiko lepuan. Hari begira egoten nauzu ateratzen den orduan. Nere bizitza pixka da baina zeinen dolorez dijuan. 1.4.2. Animalien ipuinak (Animalia da protagonista). - Lili printzesa txikia. - Kattalin katagorria. 1.4.3. Ipuin barregarriak (txiste edo pasadizo barregarriak kontatzen dituzten kontakizun laburrak dira). - Elkar ezin ikusi (Fernando Amezketarra). Kea bera baino ere itsuagoa zen asto zahar bat zeukan Pernandok ikuiluan. Saltzera eramanda ere inork ez ziola erosiko eta han zeukan erdi-goserik. Asto harekin ez zeukala konturik eta beste bat erosi zuen. Baina ez zuen suerte handirik izan harekin ere. Etxera eramanda gero konturatu baitzen hura ere itsua zela. Hurrengo feri-egunean bi asto itsuak hartu eta Tolosara joan zen. Erosle bat gerturatu zitzaion eta galdetu zion: -Asto horiek salgai al dauzkazu, Pernando ? -Bai, halaxe dauzkat, ba. -Ez al daukate akatsik? -Ez, akats handirik ez. Hauek daukaten gauzarik txarrena, elkar ezin dutela ikusi… Horixe. -Hori besterik ez bada… Eta gizarajoak bi astoak erosi zizkion Pernandori. Pernandok pozik aldegin zuen handik Amezketa aldera. Erosleak astoei sokak kendu zizkien eta bere aurretik jarri zituen. Arre eta arre, baina astoak geldi. Urritz-makila batekin astindu zituen gero, baina alferrik. Pauso bat ez zuten zuzen ematen. Halako batean bi astoak itsuak zirela konturatu zen. Korrika eta presaka abiatu zen Pernandoren bila. Kostatu zitzaion baina Amezketarako bidean atzetik harrapatu zuen. -Adizu, ba al dakizu zer egin didazun? Bi asto itsu saldu dizkidazu. Ekarridazu niri berriro dirua eta har itzazu ezertarako balio ez duten asto zahar horiek. -Ez gizontxo, ez. Astoak erosi baino lehen garbi asko esan nizun elkar ezin zutela ikusi. Hala ere erosi egin zenizkidan. Zeurea ezan da errua. Beste ezertarako balio ez badute sal itzazu lukainka egiteko. “Hor konpon Marianton”. 2. EZ TRADIZIOZKOA (Egile ezaguna badute ere, sortu bezain laster hiltzera kondenatuta dauden sorkariek osatzen dute literatura mota hau. - Bertsolarien jarduera (abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da). MAIALEN LUJANBIOREN "KARTZELA". Trago bat eta beste trago bat Gure kaletan barrena Ta piztea da alkoholak eta Sexu grinak dakarrena Zure etxera nere etxera Betiko gauzak aurrena Zure logelan sartu garata Ara hemen ondorena Argia zegon itzalita ta Bertan biluztu naiz dena Ta bapatean piztu egin da Argi txiki xumeena Nere gerrira begira zaude Ez naiz uste zenuena. (x2) Estali arte izan dugunak Nahiko irri nahiko broma Ahorik aho pasa dugunak Gin tonic barruko horma Bular parea zut neukan eta Zuk eman didazu forma Galtza hestuak nebilzkin arren Ez takoi ezta ez gona Hau ta hura naiz Hartzen ari naiz Zenbait botika hormona Gizona eta Andrea nauzu Ez Andrea ez gizona Nere inon ez egon nahia ote Da zure ezin egona. (x2) Gizarte honen estereotipo Ta gizarte honen usteen Tranpan zu ari zara erortzen Eta hori ez dizut uzten Zuk badakizu nola zizelka Eta marraztu gaituzten Ze inporta du gaur ari banaiz Zure aurrean biluzten Eta neroni ni neu naizen Hori bakarrik gorpuzten Nere gerripe zintzilikako Desira ari da puzten Itzali zazu argia eta Utzi azalari ikusten (x2) 2.2. PASTORALA (Zuberoan ospatzen den herri antzerkia)=antzerkia. - Etxebarre. Lehenik eta behin, teknologia oso erabilgarria bilakatu da gaur egun, nahi ditugun gauzak edozein lekutan eta momentutan ikusteko aukera ematen digulako... Berriz, adituek diotenez, ona da teknologioa gizakientzako?
Hasteko, argi dago teknologia gauza bikainak eta txarrak ekirri dituela, hala ere, adituek diotenez, objetu erabilgarriena da, ikasketen aurretik. Alode batetik, teknologiari esker, aintzinean egiteko zailtasunak zituen gauzak, orain botoi bat pultsatuz, nahi duguna egin dezakegula. Izan ere, munduan ezagunak diren dendak web-orrialdeak dituztenez, etxetikan behar duzun guztia erosi ahal dezakezula, dendara joan beharrean. Gainera, aparatu hauen bidez komunikazioa asko dugu eta ikasteko aukera ere ematen digu, liburuak, filmak eta hiztegiak erosi gabe. Beste aldetik, berriz, adituek esaten dutenez, objetu honek adikzioa sorrarazten du gugan eta aparatuei kaso gehiago egitea, gure ondoan dauden pertsonei baino gertatzea eragiten du; izan ere, adituek diotenez, teknologiak tontatu egitenm gaitu eta ikusmenari dagokionez, ikusmena kaltetzen du. Nire ustez, teknologia gauza bikaina da, nahiz eta ondorio kaltegarriak eduki; aparatu hauek egoki erabiltzen badituzu, arazorik ez duzu izango. Aurreko guztia laburbilduz, honako hau esan daiteke: XXI. mendetik aurrera, guztia makinak kontrolatuko dute eta argi dagoena da, iragan batean guztiok tresna hauek kontrolatuko ditugula. Beraz, erabilgarri egoki bat ematen badiezu tresna hauei, ez duzu adikzioa izango eta bakarrik ondorio onak izango dituzu. Ondorioz, gogoratu, ondo erabili teknologia,kalte txarrak ez izateko. Dakizuenez, XXI. mendean, lehen zeuden ohiturak galdu ditugu, hala nola, irakurtzearen ohitura, antzerki batera joatearen ohitura... Fenomeno hau gauza simple batengatik gertatu da: teknologiaren erabilerarengatik. Esaten denez, teknologiak gizartaean asko lagundu digu, gauzak azkarrago egiten, jendearekin komunikatu dezakegu nahi dugun lekuan eta momentuan...Izan ere, esaten da teknologiak tontoago bihurtu gaituela, egia izango da? Nire ustez, teknologiak asko aportatu gaitu gure bizitzan; teknologia existitzen denetik, giro bat eman dugu. Esaten denez, teknologiak tontoago bihurtzen gaitu, hala nola, telebista. Telebistaren definizioa honakoa da: Honen bidez irudiak eta soinuak sistematzen duen aparatua. Aparatu simple honetan, filmak, teleberria... ikusi dezakegu, baina benetan txarra da? Nik pentsatzen dudana oso erraza da, telebista neurriz eta gehiegi ikusten ez badugu oso ona da, nahiz eta, lehengo ohiturak galdu. Gaur egun, egoera aldatu da eta urteak pasatzen diren bitartean, gauza berriak aterako dira, beraz telebista ikusten baduzu tontoa geratuko zarela, guztiz gezurra da modu egoki batean erabiltzen baduzu. Haz clic aquí para editar.
Gaur egun, mundu osoan zehar 7.000 hizkuntz inguru daude, hizkuntza kopurua handia izan ere haiek zaintzea beharrezko da, horren ondorioz, oso hizkuntza gutxi daude egoera onean. Hala ere, hizkuntzak oso sakabanatuak daude munduan zehar. Europako hizkuntzei dagokienez, 200 hizkuntz baino gehiago mintzatu egiten dira, munduko %3a. Alabaina, Amerikan 1000 hizkuntz gutxi gora behera hitz egiten dira, munduko %15a. Afrikan, 2000 hizkuntz hitz egiten dira eta Asian ere. Honako kontinente hauek, munduko %32 hizkuntza kopurua osatzen dute. Ozeanian aldiz, 20 hizkuntz inguru daude. Munduan zehar gehien hitz egiten diren hizkuntzak, hauek dira: Txinatarra (1.200 milioi hiztun), Gaztelania (405 milioi hiztun), Ingelesa (360 milioi hiztun), Hindi (310 milioi hiztun), Arabiarra (50 milioi hiztun inguru)... Izan ere, oso hiztun gutxi duten hizkuntzak daude. Gutxien hitz egiten diren hizkuntzak, hauek dira: Yahganera (1 hiztun), Kaixanera (1 hiztun), Oneidera (2 hiztun), Sambera (2 hiztun), Ter Samiera (2 hiztun), Bonerifera (4 hiztun), Malekulera (5 hiztun), Kikshtera (7 hiztun), Dumiera (8 hiztun) eta Munseera (9 hiztun). Nahiz eta pentsatu hizkuntzak gaur egungo gauzak direla, urte askoko hizkuntzak daude. Munduan idatzita dauden hizkuntza zaharrenak, hauek dira: Hebreara (k.a II mendea), Farsiera (k.o X. mendea), Tamilera (k.o XIII. mendea), Islandiera (k.o XIV. mendea), Lituaniera (k.o 1503. urtea), Mazedoniera (k.o XVI. mendea) eta Euskara (1530. urtea).
Guztiok, galdetzen gara zenbat hizkuntza egongo diren iraganean. John H. Mcwhorteren arabera, momentu honetatik 100 urtera, munduan hizkuntza gutxiago egongo dira eta gehien hitz egingo den hizkuntza Ingelesa izango da. Argi dagoena da, hizkuntza asko desagertzen ari direla eta etorkizun batean bakarrik hizkuntza popularrak existituko direla, beraz, orain ditugun 7.000 hizkuntzak erabili eta aprobetxatu egin behar ditugu. Kaixo ni Eneko naiz, 14 urte ditut eta Donostian jaio arren, Errenterian bizi naiz. Asko gustatzen zait Futbolera eta Saskibaloira jolastea, halere lagunekin irtetea maite dut.
Fisikoz, pertsona argala eta altuera erdikoa naiz; zehazki 1,68m-ko altuera daukat. Larruazala, txuri kolorekoa daukat, aldiz, begiak eta ilea marroi kolorekoa. Nire janzkera oso arraroa da, asko gustatzen zait kolore argiak konbinatzea. Nire ustez, pertsona lagungarria eta langilea naiz, nahiz eta batzuetan bihurri samarra izana. Beti alai nago, asko gustatzen zait bizitza alaitasunarekin bizitzea. Nire gauzak eta besteonak entzuten ditut, honela, ni ez dakidan gauzak ikasi egiten ditudalako. Hau da nire aurkezpena. Espero dut gustatu izana eta zuek daukazuten egoera batzuekin partekatzea. https://www.voki.com/site/create |
Archivos
Diciembre 2018
Categorías |