Ahozko euskal literatura: Noizbait norbaiten ahotik ateratako hitzezko sorkari eder bat entzunleek jaso eta oroimenean gorde duetena da ahozko euskal literatura. -1. TRADIZIZOZKOAK (Ahoz aho gugaino iritsi diren lanak, ez dakigunak nork sortutakoak diren): 1.1. KOPLAK: Lau lerroko ahapaldiak dira. -1.1.2. ESKEKO KOPLAK (Diru esker kantatzen diren koplak: 10 8 10 8/ 8 8 10 8) Adibideak: Santa Ageda - 1.1.3. DANTZARAKO KOPLAK (Erromeria giroan egiten da eta koplaren hasiera errepikatu egiten da). Adibidez: 1.2. BALADAK: XV. mendean aurkitu dira zaharrenak, eta liskarren inguruan istoriak kontatzen dira. Adibidez: "Bereterretxeren khantoria" Berterretxek" ohetik Neskatuari aphalti: —Abil eta so'gin ezan leiho hortarik. 2. Neskatuak berhala Ikhusi zian bezala, Ehun gizon bazerola bortha batetik bestila. 3. Berterretxek leihoti Jaun kuntiari eztiki: Ehün behi bazerola beren zezenareki. 4. Jaun kuntiak eztiki, Erraiten dero eztiki: —Berterretx, aigü gureki, ützüliren hiz segurki. 5. —Ama, indazüt athorra, Mentüraz sekulakoa! Bizi denak orhit düke Bazko-oilaurentia! 6. Ama horren lasterra Bostmendietan behera! Belhainak sortharik zela sarthü da Lakharri-Büstanobila. 7. —Bustanobi gaztia. Ene anaie maitia, Zütan hunik ez balinbada, juan da ene semia. 8. —Arreba, ago ixilik! Ez othoi egin nigarrik! Maulen dün ingoitik, ützüliren dün bizirik. 9. Andozeko ibarra, Ala zer ibar lüzia! Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza. 10. Ama horren lasterra, Jaun kuntiaren borthala!: —Ai, ei, eta jauna, nun düzie ene seme galanta? 11. —Bahiana semerik Berterretxez besterik? Ezpeldoi-altian dün hilik, abil, eraikan bizirik 12. Ezpeldoiko alhaba Margarita deitzen da, Berterretxen odoletarik bethe ümen dü ferreta. 13. Ezpeldoiko bükhata, Ala bukhata ederra! Berterretxen han ümen dü hirur dozena athorra. 1.3. KANTU LIRIKOAK (Ipar Euskal Herrian XVIII.mende aldera sortu ziren eta maitasuna edo amodioa dute gaitzat. Baita, metaforak asko erabiltzen dira). Adibideak: Xori erresinula Eperra Kaila kantuz 1.4. IPUINAK (Pertsonai batzuen barneko zein kanpoko gertakariak kontatzen dituen egilerik gabeko sorkuntza da tradiziozko ipuina; ahoz aho transmisioaren bidez, belaunaldiz belaunaldi herriaren oroimenean errotu dena eta hainbat bertsiotan herrikoi bihurtu dena). 1.4.1. Ipuin miresgarriak: Gauz miresgarriak agertzen dira. Adibideak: - Andere usoa eta bere orrazia. - Axeria. - Arboletan den errena da. Arboletan den ederrena da oihan beltzian pagua. Hitzak ederrak dituzu baina bertzetarako gogua. Jaun Zerukoak emango al-dizu niganako amodiua. Amodiua zein den zorua mundu guztiak badaki. Nik maiteño bat bakarra izan da beste batek eramanki. Ez nuke penik biziko balitz nerekin baino hobeki. Izar eder bat ateratzen da Santiyo goiko lepuan. Hari begira egoten nauzu ateratzen den orduan. Nere bizitza pixka da baina zeinen dolorez dijuan. 1.4.2. Animalien ipuinak (Animalia da protagonista). - Lili printzesa txikia. - Kattalin katagorria. 1.4.3. Ipuin barregarriak (txiste edo pasadizo barregarriak kontatzen dituzten kontakizun laburrak dira). - Elkar ezin ikusi (Fernando Amezketarra). Kea bera baino ere itsuagoa zen asto zahar bat zeukan Pernandok ikuiluan. Saltzera eramanda ere inork ez ziola erosiko eta han zeukan erdi-goserik. Asto harekin ez zeukala konturik eta beste bat erosi zuen. Baina ez zuen suerte handirik izan harekin ere. Etxera eramanda gero konturatu baitzen hura ere itsua zela. Hurrengo feri-egunean bi asto itsuak hartu eta Tolosara joan zen. Erosle bat gerturatu zitzaion eta galdetu zion: -Asto horiek salgai al dauzkazu, Pernando ? -Bai, halaxe dauzkat, ba. -Ez al daukate akatsik? -Ez, akats handirik ez. Hauek daukaten gauzarik txarrena, elkar ezin dutela ikusi… Horixe. -Hori besterik ez bada… Eta gizarajoak bi astoak erosi zizkion Pernandori. Pernandok pozik aldegin zuen handik Amezketa aldera. Erosleak astoei sokak kendu zizkien eta bere aurretik jarri zituen. Arre eta arre, baina astoak geldi. Urritz-makila batekin astindu zituen gero, baina alferrik. Pauso bat ez zuten zuzen ematen. Halako batean bi astoak itsuak zirela konturatu zen. Korrika eta presaka abiatu zen Pernandoren bila. Kostatu zitzaion baina Amezketarako bidean atzetik harrapatu zuen. -Adizu, ba al dakizu zer egin didazun? Bi asto itsu saldu dizkidazu. Ekarridazu niri berriro dirua eta har itzazu ezertarako balio ez duten asto zahar horiek. -Ez gizontxo, ez. Astoak erosi baino lehen garbi asko esan nizun elkar ezin zutela ikusi. Hala ere erosi egin zenizkidan. Zeurea ezan da errua. Beste ezertarako balio ez badute sal itzazu lukainka egiteko. “Hor konpon Marianton”. 2. EZ TRADIZIOZKOA (Egile ezaguna badute ere, sortu bezain laster hiltzera kondenatuta dauden sorkariek osatzen dute literatura mota hau. - Bertsolarien jarduera (abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da). MAIALEN LUJANBIOREN "KARTZELA". Trago bat eta beste trago bat Gure kaletan barrena Ta piztea da alkoholak eta Sexu grinak dakarrena Zure etxera nere etxera Betiko gauzak aurrena Zure logelan sartu garata Ara hemen ondorena Argia zegon itzalita ta Bertan biluztu naiz dena Ta bapatean piztu egin da Argi txiki xumeena Nere gerrira begira zaude Ez naiz uste zenuena. (x2) Estali arte izan dugunak Nahiko irri nahiko broma Ahorik aho pasa dugunak Gin tonic barruko horma Bular parea zut neukan eta Zuk eman didazu forma Galtza hestuak nebilzkin arren Ez takoi ezta ez gona Hau ta hura naiz Hartzen ari naiz Zenbait botika hormona Gizona eta Andrea nauzu Ez Andrea ez gizona Nere inon ez egon nahia ote Da zure ezin egona. (x2) Gizarte honen estereotipo Ta gizarte honen usteen Tranpan zu ari zara erortzen Eta hori ez dizut uzten Zuk badakizu nola zizelka Eta marraztu gaituzten Ze inporta du gaur ari banaiz Zure aurrean biluzten Eta neroni ni neu naizen Hori bakarrik gorpuzten Nere gerripe zintzilikako Desira ari da puzten Itzali zazu argia eta Utzi azalari ikusten (x2) 2.2. PASTORALA (Zuberoan ospatzen den herri antzerkia)=antzerkia. - Etxebarre.
0 Comentarios
Deja una respuesta. |
Archivos
Diciembre 2018
Categorías |